lege-oharra

Webgunearen titulartasuna

Informazioaren Gizarteko eta Komertzio Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten da http://www.bolunta.org/ Interneteko domeinua EDE Fundazioaren titulartasunekoa dela (egoitza soziala: Simón Bolivar, 8b, 48010 Bilbao, Bizkaia). Harremanetan jartzeko: 902 540 100 telefonoa edo webmaster@bolunta.org helbide elektronikoa.

Fundación EDE- EDE Fundazioa (aurrerantzean, EDE Fundazioa) Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F364 zenbakiarekin eta G95748356 IFKrekin, eta bere helburu soziala gizarte, kultura eta hezkuntzaren garapena sustatzea da.

Legedi eta Jurisdikzio aplikagarriak

Oro har, webgune honetan jasotako zerbitzuak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Jabetza intelektual eta industriala

bolunta EDE Fundazioaren marka erregistratua da. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Webgune honen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak eta bertan jasotako elementuak EDE Fundazioaren titulartasunekoak dira, baldin eta ez bada kontrakoa adierazten. Webgunera sartzeak edo erabiltzeak ez du inondik ere esan nahi erabiltzaileek bertan dauden edukien jabetza-eskubideak eskuratzen dituztenik.

Debekatuta dago webguneko edukiak aldatu, kopiatu, erreproduzitu, deskargatu, transmititu, banatu edo eraldatzea, EDE Fundazioaren baimenik izan ezean. Hala ere, webgune honetako edukietako batzuk erabiltzailearen terminalera deskargatu daitezke, baldin eta eduki horiei erabilera pribatua ematen bazaie eta erabilera horrek helburu komertzialik ez badu.

boluntak, Informazio eta Dokumentazio Zentroaren bitartez, bere fondo dokumentalak erreproduzitzeko aukera ematen du, beti ere egile-eskubideei buruz indarrean dagoen legediak ezarritako mugak kontuan izanik, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretu Legegilearen arabera.

Erantzukizunaren mugak eta erabilerarako baldintza

Erabiltzailea derrigortuta dago webguneko edukiak modu arduratsuan, zuzenean eta legearen barruan erabiltzera. EDE Fundazioa ez da http://www.bolunta.org webguneko edukiari ematen zaion erabilera okerraren erantzulea; erabilera oker hori edukietara sartzen den edo edukiak erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizunekoa izango da.

boluntaren webgunearen bilatzaileetatik edo esteketatik (linkak) sar daitekeen besteren webguneetan jasotako informazioaren gaineko erantzukizuna ez da inondik ere EDE Fundazioarena izango. Webgunean dauden estekek (linkak) helburu informatiboa baino ez dute, eta inondik ere ez dira bertan jasotako edukien gaineko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa.  

Baldin eta EDE Fundazioak jakiten badu esteka horietatik jasotzen den informazioa edo jarduera ez dela legezkoa, delitua dela edo inoren ondasun edo eskubideak urra ditzakeela eta, ondorioz, kalte-ordainak eska daitezkeela, behar diren izapideak egingo ditu, ahalik eta arinen esteka hori kentzeko edo baliogabetzeko.

EDE Fundazioa ez da webgunearen erabiltzaileen sistemetan sortutako kalte-galeren erantzulea izango, ezin duelako bermatu bertako edukietan birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoela.

EDE Fundazioak ez du bermatzen akatsik ez egotea webgunearen sarbidean edo bertako edukian, ez eta webgunea eguneratuta egotea ere. Hala ere, ahalegina egingo du hori saihesteko, eta, hala beharko balitz, akatsak zuzendu edo eguneraketak egingo lituzke ahalik eta arinen.

Datu Pertsonalak Babesteko Politika

Webgune honek datu pertsonalak babesteko politikari buruzko informazioa ematen die erabiltzaileei, modu libre eta boluntarioan erabaki dezaten eska dakizkiekeen datu pertsonalak eman nahi dituzten edo ez.

Formularioak betetzean, erabiltzaileak benetakoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak diren datuak eman behar ditu, eta bera izango da EDE Fundazioari edo beste inori sor dakiokeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte-galeraren erantzule bakarra, baldin eta faltsuak, ez-zehatzak, ez-osoak edo eguneratu gabeak diren datuekin betetzen baditu formularioak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoari jarraituz, erabiltzaileei jakinarazten zaie edozein zerbitzuren gaineko kontsulta, eskaera edo kontratazio egiteko bolunta ren webgunearen bitartez jasotako euren datu pertsonalak EDE Fundazioaren fitxategietan sartuko direla, datu pertsonalak sartzeko balio duten formularioetan adierazten den bezala (bertan, fitxategiaren eta datuen lagapen-hartzaile posibleen izenak eta helburuak zehazten dira).

Aurreko guztia dela eta, EDE Fundazioa (Simón Bolivar, 8 b, 48010 Bilbao – Bizkaia) da aipatutako fitxategien erantzulea, eta erabiltzaileak edozein unetan izango du eskubidea bertako datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu edo aurka egiteko, posta arruntez edo mezu elektroniko bat bidaliz webmaster@bolunta.org helbidera.

EDE Fundazioak datu pertsonalak babesteko legezko segurtasun neurriak hartu ditu, eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu emandako datu pertsonalen galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimendu gabeko sarrerak eta lapurretak saihesteko.

Era berean, EDE Fundazioak datu pertsonalen sekretuari buruz duen obligazioa betetzeko konpromisoa hartzen du

Webgune honek erabiltzen dituen “cookiek” orrialdearen hizkuntza lehenetsia baino ez dute gogorarazten (“cookieak” ordenagailuan sortzen diren artxiboak dira, bisitatutako orrialdeen gaineko lehentasunak edo erregistroak gogorarazten dituztenak, sarbide erosoago eta pertsonalizatuagoa ahalbidetzeko).

Web orri honetan azaltzen diren irudiak norberaren datuak babesteko indarreko legeriaren babespean daude. Beraz, bistaratu baino ez dira egingo, eta ez dira inprimatuko, eskualdatuko, erregistratuko eta tratatuko, irudi horietan agertzen diren pertsonen edo euren gurasoen edo tutoreen baimena eduki gabe. Bestetik, harremanetarako datuak erabili ahal izango dira, titularrekin euren lan-jardueraren inguruko harremana ezarri nahi izanez gero.

Aldaketa

EDE Fundazioak bere gain gordetzen ditu webgune honetan aplika daitezkeen termino eta baldintzak aldatu, mugatu edo baliogabetzeko eskubideak. Aldaketaren bat sartuz gero, testu berria leku honetan bertan argitaratuko da, eta, bertan, erabiltzaileak une bakoitzean indarrean dauden baldintzen berri izango du. Edozelan ere, erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzeko unean bertan aurreikusitako arauen araberakoa izango da.