Gizarte mugimenduen sarrera Informazioaren Gizartera

Bilbo, 2007ko azaroaren 14tik 17ra

Beste behin ere, boluntak elkartzeko proposamena egiten dizue, konpartitu eta eztabaidatzeko. Ideiak, jakituriak, proposamenak, esperientziak, zalantzak eta erronkak konpartitu eta eztabaidatzeko. Beste behin ere, gure jardunaldietako ateak irekitzen ditugu, gure eguneroko errealitatean gaurkotasun handia duen gai bat lantzeko. Izan ere, gai horrek modu eraginkorrean baldintzatzen du gure zeregin solidarioa, gizarte mugimendua ezin baita ikusle huts gisa geratu horren aurrean: teknologia berrien eragina eta Informazioaren Gizartearen ezarpena da aipatzen ari garen gaia.

Helburuak

  • Informazioaren Gizarteak mugimendu sozialari zelan eta zertan eragiten dion aztertzea.
  • Informazioaren Gizarteak dituen arrisku eta aukerak deskubritzea.
  • Errealitatea ulertzeko eredu berri honen joerak aztertzea.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera sustatzea Hirugarren Sektoreko erakundeen artean.

Hartzaileak

  • Bizkaiko gizarte-erakundeak eta bertako soldatapeko langileak edo boluntarioak.
  • Pertsona eta erakunde publiko edo pribatuak, Informazioaren Gizartearen garapenean eta Informazioaren Gizarteak Hirugarren Sektorean dituen inplikazioetan interesatutakoak.

Informazio gehiago

Idazkaritza teknikoa
bolunta

Ronda z/g, 48005 Bilbo
Tfnoa.: 94 416 15 11
formacion@bolunta.org
www.bolunta.org