Pasa den irailaren 29an, boluntak "partaidetza soziala eta boluntariotza Europan" jardunalida ospatu zuen. Partaidetza sozial antolatua fenomeno sozial finkatua da, eta indarraldia hartu du azken urteotan Europan. Gero eta handiagoa da fenomenoa, heterogeneoagoa eta jarduera gehiagokoa; horrez gain, eragin soziala eta onarpena ere handitu egin da.
Europako Parlamentuak, horretaz jakitun, 2011 urtea "Herritartasun Aktiboa sustatzen duten Boluntariotzako jardueren Europako Urtea" izendatu du. Horren helburua esperientzia-trukea sustatzea eta EBn borondatezko ekintza ahalbidetzen duten jardunbide egokiak sustatzea da, haien ikusgarritasuna eta Europako neurriak indartuz.
Hala ere, oraindik ere mugatua da kide diren estatuetako boluntariotza-eremuen eta erakundeen arteko elkarren arteko ezagutza. Gure kasuan, oso gutxi dira Euskadiko erakunde sozialek parte hartu duten Europa arteko lankidetza-esperientziak.
Hori dela eta, bolunta-k, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Laguntzen Sailarekin eta boluntariotzako beste bi euskal agentziekin (Erdu eta Gizalde) lankidetzan, Europan Parte-hartze Sozialaren errealitatera eta Europa mailan ikus daitezkeen joera nagusietara hurbilduko gaituen lan-eremuak eskaintzen ditu. Era berean, elkarteen mundura bideratutako partaidetza eremuko Europako programa nagusiak ezagutzeko aukera eskaintzen du, hainbat esperientzia aztertuz eta eskuragarri dauden finantziaziorako aukerak ezagutuz.
Gure eredu sozialen eta ongizate-politiken eraldaketa nabarmenak gertatzen diren testuinguru honetan, erakunde sozialen eta pertsonen arteko mugaz gaindiko konexioak gero eta esanahi handiagoa dutela uste dugu, gero eta eraginkorragoa, globalagoa eta batez ere bidezkoagoa izango den eraikuntza soziala sortzera bideratuta.
Hitzaldiak eta materialak deskarga ditzakezue. Batzuk ingelesez daude baina garrantzitsuak itzuliko ditugu (gaztelaniaz) eta eskainiko dizkizuegu.