BBK 2020 Proiektuetarako hurrengo Laguntza Deialdia


Print Friendly, PDF & Email

Deialdi honen helburua, Bizkaiaren garapenean lagunduko duten gizarte- edo kultura-proiektu berritzaileak bultzatu eta egin gura dituzten erakundeei laguntzea da, batez ere honako jarduera-eremu hauetan:

• Inklusioa, berdintasuna eta gizarte partaidetza, biztanleria ez aktiboaren edo gizarte egoera ahulekoaren integrazioa eta ongizatea ahalbidetzeko, esparru sozialean eta lanekoan parte har dezaten bultzatuta.

• Kultura, herritarrei kultura eskainiz eta haren balio soziala indartuz, Bizkaiko kultur adierazpenen alde eginda.

• Hezkuntza, talentua eta ekintzailetza, gure lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatzeko helburuarekin, gizarte eragina duen ekintzailetza, berrikuntza eta hezkuntza eta enplegua sustatzeko programak babestuz.

Zuen proiektuaren inskripzio-epea 2020/02/17tik 2020/03/16 izango da