#Boluntaldia gazteon boluntariotza topaketa


Print Friendly, PDF & Email

Zein da gazte boluntarioen egoera? Esperientziak eta egindako lana azpimarratu ohi dira ―are gehiago nazioarteko eguna gerturatzen den heinean―, baina zein dira haien beharrak, nahiak edo ardurak? Benetako protagonistei zuzenean ahotsa emateko #Boluntaldia boluntariotza topaketa antolatu dugu Boluntan datorren abenduaren 2an. Eman izena hemen!

Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektu-proposamenean hobetzeko hainbat aldarrikapen egin ditugu: curriculumean azaltzea, garatutako gaitasun eta konpetentziak azaleratzea eta islatzea, kontuan hartzea, etab. Oraingo honetan zurekin kontrastatu, osatu eta sakonago landu nahi ditugu.

Gainera uda ostean antolatu dugun #Boluntaldia argazki-lehiaketako sari-banaketa egiteko baliatuko dugu. Albiste honetan duzu informazio guztia. Eta edozein zalantzarekin idatzi idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143 / 688737133 (Irati) zenbakietara.