Boluntariotza, aitzakiarik gabe


Print Friendly, PDF & Email

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela-eta, boluntak sentsibilizazio-kanpaina bat jarriko du martxan, Bizkaiko biztanleak boluntario gisa parte hartzera animatzeko xedez.

“Boluntariotza, aitzakiarik gabe” kanpainaren xedea kontzientzian eragitea da, bai eta boluntario izan nahiko luketen baina aitzakia “tipikoak” –denbora-falta, nagitasuna, haien gaitasunak gutxiestea, etab.– oraindik gainditu ez dituzten Bizkaiko herritarrak animatzea ere.

Boluntariotzak Euskadin bizi duen egoeraren inguruan Eusko Jaurlaritzak egindako azken azterketaren arabera, boluntario potentzial gehiago (biztanleriaren % 21,3) daude gaur egun, boluntario aktiboen aldean (biztanleriaren % 13). Horregatik, balizko boluntario orori dago zuzenduta aurtengo kanpaina, eta haiei lagundu nahi die, bai eta haiek motibatu ere, erabakia hartu dezaten eta NAHI IZATETIK EGITERA igaro daitezen.