Boluntariotza eta Gazteen Parte-hartzea sustatzeko programa


Print Friendly, PDF & Email

Boluntariotza eta Gazteen Parte-hartzea sustatzeko Programaren aurkezpena.

Bilboko Udalaren helburuen artean dago gazteriaren arloko estrategia bat artikulatzea, Bilbo “uri gaztea” izan dadin eta gazteek garapenerako aukerarik handienak aurki ditzaten, bertan modu aktiboan parte hartu ahal izateko. Une honetan, Bilbok eraldaketa sozialaren eta herritarren garapenaren erreferente izan nahi du eta, horretarako, gazteek boluntario-lanen bidez erakusten duten konpromisoa sustatzen lagundu nahi du Gazteria eta Kirol Sailak.

Hori dela-eta, Gazteria eta Kirol Saila, Euskal Gazteriaren Kontseiluaren eta bolunta – Boluntariotza eta gizarte-partaidetzaren Agentziaren laguntzarekin, Boluntariotza eta Gazteen Parte-hartzea sustatzeko Programa batean aritu da lanean. Programaren zirriborroa atzo aurkeztu zen, elkarteen ekarpenak jasotzearren.