Homeless Film Festival


Print Friendly, PDF & Email

Datorren azaroaren 13 eta 14an Bilbon, Homeless Film Festival-en 4. edizioa ospatuko da.

Bizitegi elkarteak 2016az geroztik Homeless Film Festival jaialdia antolatzen du Bilbon, eta aurten lehen aldiz Donostian. Modu honetan zinema eta antzerkia erabiliz inklusio sozialaren gaineko sentsibilizazio jardunaldiak eratzen dira.

Bizitegiko lantaldeak baztertze egoera bizi duten edo horretarako arriskua duten pertsonak gizartera sartzeko lanean ari da, hauen bizi kalitatea hobetuz eta gizarte justuago baten eraikuntzarako kontzientzia eratzeko asmotan. Proiektu honetara bildu nahi baduzu eta errealitate berri hau gertuagotik ezagutu anima zaitez eta hurbildu jaialdira.

The Homeless Film Festival (HFF) 2011an sortu zen eta Erresuma Batuan eman zituen bere lehen pausoak, industria zinematografikoa etxegabeen egoera nabarmendu eta honi helduz. HFF egunero dabil Erresuma Batuko etxegabeekin lanean, epe labur zein luzerako dohaneko sormen proiektu ezberdinak bultzatuz. Festibal honek Erresuma Batu osoan zehar bidaiatzen du mundu osoko maila altuko pelikulak zinema independente eta toki berezietan proiektatuz.

Fuente: Bizitegi

Url: https://homelessfestival.org/