Balio erantsiaren gaineko zerga

Balio erantsiaren gaineko zerga azken kontsumitzaileari eragiten dion zerga bat da, kontsumitzaileari dagokion zeharkako zerga, hau da, BEZa zerbitzu erabileren edo ondasunen erosketei (jasandako BEZ) eta zerbitzu prestazioei eta salmentei (jasanarazitako BEZ) eragiten dien zerga.

Bizkaiko kasuan, Balio erantsiaren gaineko zergaren azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauak arautzen du BEZa

Nortzuek aurkeztu behar dute BEZaren aitorpena?

Erakunde juridikoek, hau da, enpresek, profesional independenteek edo autonomoek, elkarteek… BEZaren aitorpena aurkeztu beharko dute hiru hilean behin, eta hurrengo urte naturaleko urtarrilean, BEZaren urteko laburpenaren aitorpena aurkeztu beharko dute.

Balio erantsiaren gaineko zergaren azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauak ez du bereizketarik egiten forma juridikoaren arabera BEZaren aitorpena egiteko orduan, eta ez du bereizten onura publikokotzat jotako elkarteen edo fundazioen edo elkarteen artean.

Hau da, printzipioz eta oro har, jarduera ekonomiko bat egiten duen erakunde orok aurkeztu behar du BEZaren aitorpena.

BEZaren aitorpena salmenten jasanarazitako BEZaren eta erosketen jasandako BEZaren diferentzia baino ez da. Diferentzia positiboa bada, Foru Ogasunean sartuko da diferentzia hori.

Badira, ordea, BEZIK EZ DUTEN ERAGIKETAK. Orduan, zer jarduera fakturatzen dira BEZik gabe?

Balio erantsiaren gaineko zergaren azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauaren 20.1 artikuluak (enlace) BEZik “ez daramaten” eragiketa guztiak zehazten ditu.

Elkarteen, onura publikoko elkarteen, fundazioen eta abarren kasuan, egiten dituzten jarduera guztiak salbuetsita daude zerga horretatik.

Zehazki, Foru Arauak hau dio: gizarte-izaera duten erakunde pribatuek ematen dituzten gizarte-laguntzako zerbitzuak salbuetsita daude zerga horretatik.

Zeintzuk dira gizarte-laguntzako zerbitzuak?

7/1994 Foru Arauaren arabera gizarte-laguntzako zerbitzuak dira:

  1. Haur eta gazteen babesa. Haur eta gazteen babeserako jardueratzat hartuko dira haur eta gazteen errehabilitazioa eta heziketa, bularreko haurren laguntza, haurrentzako zaintza eta laguntza, haur eta gazteentzako ikastaro, txango, kanpamendu edo bidaiak egitea, eta hogeita bost urtez azpiko pertsonentzat egiten diren antzeko beste jarduera batzuk.
  2. Nagusien laguntza.
  3. Desgaitasunen bat duten pertsonentzako hezkuntza berezia eta laguntza.
  4. Gutxiengo etnikoen laguntza.
  5. Errefuxiatuen eta iheslarien laguntza.
  6. Iragaitzazko bidarien laguntza.
  7. Hainbanatu gabeko familia-kargak dituzten pertsonen laguntza.
  8. Erkidego eta familiarentzako gizarte-ekintza.
  9. Espetxeratu ohien laguntza.
  10. Delinkuentziaren aurre-arreta eta delitugileen birgizarteratzea.
  11. Alkoholiko eta toxikomanoen laguntza.
  12. Garapenerako lankidetza. Horretarako, gizarte-laguntzako zerbitzuekin berdinetsiko dira Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren uztailaren 7ko 23/1998 Legearen 9. artikuluan zerrendatzen diren lankidetza-jarduerak, Lege horrek aipatzen dituen gobernuz kanpoko erakundeek egindakoak.
    Salbuespenean bildurik daude aipatutako establezimendu edo entitateek, nork bere baliabideekin edo besterenekin, elikadura eta ostatu zerbitzuak edo aurrekoen osagarri diren garraio-zerbitzuak ematea.

¿Qué son entidades privadas de CARÁCTER SOCIAL? ¿Qué requisitos deben de cumplir?

Serán considerados establecimientos de carácter social las entidades en las que concurran los siguientes requisitos (art. 20.tres de la NF del IVA)

  1. Carecer de finalidad lucrativa y dedicar, en su caso, los beneficios eventualmente obtenidos al desarrollo de actividades exentas de idéntica naturaleza.
  2. Los cargos de presidente/a, patrono o representante legal deberán ser gratuitos y carecer de interés en los resultados económicos de la explotación por sí mismos o a través de persona interpuesta.

Zer dira GIZARTE-IZAERAKO erakunde pribatuak? Zer eskakizun bete behar dituzte?

Honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira gizarte-izaeradun entitate edo establezimendutzat (BEZari buruzko Foru Arauaren 20.3 artikulua):
1.- Ez dute irabazi-asmorik izan behar, eta lortzen diren mozkinak izaera bereko jarduera salbuetsiak egiteko erabili behar dira.
2.- Lehendakari, patronatuko kide edo legezko ordezkari karguak doakoak izan behar dira, eta ez dute eduki behar interesik ustiaketaren emaitza ekonomikoetan, ez berek berez, ez eta tartean jarritako pertsona baten bidez ere.

Nire elkarteak bi baldintza horiek betetzen baditu, nola eskatzen dut BEZaren salbuespena?

BEZaren Ataleko Buruari idazki bat zuzenduta, salbuespenak aplikatzeko BEZari buruzko Foru Arauaren 20.3 artikuluko baldintzak betetzen direla adieraziz.

Aurreko baldintzak betetzen dituzten entitate edo establezimendu sozialek emandako zerbitzuei dagozkien salbuespenak kalifikazioa lortu duten kontuan hartu gabe aplikatuko dira.

Beraz, BEZaren salbuespena eskatzeko, nahikoa da idazki formal bat aurkeztea, ez baitago ad hoc eredu bat.

Garrantzitsuena da zerbitzuak salbuetsita daudela, aurretik inolako tramiterik egin ez den arren, eta, beraz, elkarteak egindako eragiketei dagokienez, ez dugu ez BEZa jasanaraziko ez BEZa aitortuko.

Print Friendly, PDF & Email