Elkarteak, federazioak eta kooperatibak

Erakunde motak

Gaur egun modu desberdinak erabiltzen dira irabazi-asmorik gabeko erakundeei deitzeko: Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeak (IAGE), Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE), Irabazirik Gabeko Erakundeak (IGE), etab. Alabaina, ikuspuntu juridikotik, irabazirik gabeko erakundeak hiru motatakoak bakarrik izan daitezke: irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta kooperatibak (azken hauek enpresen funtzionamenduaren antzeko funtzionamendua dute, eta, beraz, eskuliburu honetan, lehen bietan zentratuko gara).

Horiek guztiak, beren forma juridikoa zein den ere, boluntariotzako erakundeak ere izan daitezke, hau da, beren erakundean boluntarioak sartzen dituzten erakundeak, Euskadiko Elkarteei buruzko legearen arabera.

Zer diferentzia daude beraien artean?

ERAKUNDE MOTA

Fundazioa

Elkartea

Gizarte-ekimeneko kooperatiba

Definizioa

Xede sozial bat duen irabazirik gabeko erakundea

Edozein motatako xedea duen irabazirik gabeko elkartea

(Xede soziala dutenek onura publikokotzat jo ditzatela eska dezakete)

Xede sozioekonomiko bat duen irabazirik gabeko elkartea

Ezaugarriak

  • Fundazioaren emaitzak fundazioak garatzen duen jarduera zuzenarengatik eta ingurunean eragiten duen inpaktuarengatik neurtu behar dira.

  • Bateragarri egiten du langile-figura Batzordeko kide karguarekin.

  • Patronatuaren Batzordeko xedeak eta karguak itxita utz ditzakeen fundatzaile bat dago, eta kargu horiek biziartekoak izatera iritsi daitezke (kontrol handiagoa fundazioaren xedeen gainean).

  • Erabakiak Patronatuaren Batzordeak hartzen ditu. Kudeatzaileek beren iritzia ematen dute eta balantzeak aurkezten dituzte.
  • Zaila da estatutuak aldatzea. Sortze-xedearekin bat etorri behar dira.
  • Proiektuaren bideragarritasuna egiaztatzen duen sortze-zuzkidura bat eskatzen du.

  • Bateragarri egiten du Zuzendaritza Batzordeko kide edo bazkide izaera langilearenarekin.

  • Sarrera mugatu daiteke, estatutuetan jasotzen diren justifikatutako arrazoiengatik.

  • Erabakiak demokratikoki hartzen dira: bazkide bakoitzak boto bat.
  • Erabakiak Batzar Nagusian eta Zuzendaritza Batzordean hartzen dira.

  • Xedeak aldatu daitezke, baldin eta estatutuak aldatzen badira.

  • Ez da ondare-zuzkidura espezifikorik eskatzen.

  • Bateragarri egiten du langilearen figura zuzendaritzako ordezkariarenarekin.

  • Hautaketa demokratikoki egiten da bazkide diren langileen artean, eta bazkide-kopurua mugatu daiteke, bete beharreko ehuneko legal bat dagoen arren.

  • Erabakiak Batzar Nagusian eta Zuzendaritza Batzordean hartzen dira.

  • Xedeak aldatu daitezke, baldin eta estatutuak aldatzen badira.

  • Kapital-ekarpen handia eskatzen da kooperatibista bakoitzeko.

Eraketa-eskakizunak

  • Bilera konstituziogilea.

  • Eskritura publikoa.

  • Sortze-akta.

  • Estatutuak.

  • Karguaren onarpena Batzordeko kideen aldetik.

  • Hasierako zuzkiduraren benetako ekarpenaren justifikazioa.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan izen-ematea.

  • IFKren eskaera.

  • Bilera konstituziogilea.

  • Sortze-akta.

  • Estatutuak.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan izen-ematea.

  • IFKren eskaera.

  • Bilera konstituziogilea.

  • Eraketa-eskritura publikoa.

  • Estatutuak.

  • Kooperatiben erregistroan izen-ematea.

  • IFKren eskaera.

Legedi aplikagarria

Euskadiko fundazioei buruzko legea Euskadiko elkarteei buruzko legea. Euskadiko kooperatibei buruzko legea.

Gobernu-organoak

  • Patronatuaren Batzordea.

  • Babesletza: kanpo-organoa da, eta horretara jo behar da kontuak emateko, ekintza jakinak aurrera eramateko, etab.
  • Bazkideen Batzarra: organo subiranoa da, non pertsona bakoitzak boto bat duen.
  • Zuzendaritza Batzordea: Batzarrak erabakitzen duena gauzatzeaz arduratzen da.
  • Batzar Nagusia.

  • Zuzendaritza Batzordea.