IV. Boluntariotzaren azoka UPV/EHU


Print Friendly, PDF & Email

boluntak eta UPV/EHUk antolatutako Boluntariotzaren Azokan, Bizkaiko 60 bat elkarte parte hartuko dute, elkartasuna eta lankidetza bezalako unibertsitate balioak ikusgarri egin eta sustatzeko helburuarkin. UPV/EHUk, euskal gizartean erroturiko unibertsitatea da, munduari irekita dagoena, eta erreferentzia eredua izan nahi luke gizarte konpromisoaren eremuan. Horiek horrela, UPV/EHUren Plan Estrategikoa 2018-2021-en helburuetako bat da ikasleen artean unibertsitate balioak, lankidetza, berdintasuna, pentsamendu kritikoa, sormena eta gizarte konpromisoa bultzatzea, herritar gisa prestakuntza integrala jaso dezaten. Helburu hori erdiesteko Boluntariotzaren Azoka bezalako ekintzak burutzen ditu.

Fuente: bolunta

Url: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/boluntariotzaren-azoka-2019