Jardunaldia- 2030 Agenda GOALS POWER LAB


Print Friendly, PDF & Email

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, baina mundu mailako bakea eta justiziarako sarbidea sendotzeko helburua ere badu. Agendak izaera integratua eta banaezina duten 169 asmorekin 17 helburu planteatzen ditu.

Goals Power Lab (GPL) izenekoak partaidetzarako guneak dira eta 2030 Agendaren inguruan gazteen ezagutza eta konpromisoa bultzatzea dute helburu horren bidez gure errealitatea aldarazteko eta etorkizuna eraikitzeko.

A) Gaztea bazara, gai hauek interesatzen bazaizkizu eta ez badakizu laguntzen nondik hasi, egin bat azaroaren 16an, larunbatean, 09:00etatik 18:00etara bitartean Euskalduna Jauregian (Bilbo) egingo dugun jardunaldiarekin. Egun osoan, 2030 Agenda zer den eta aldaketako eta eraikuntzako prozesu honetan nola parte har dezakegun hobeto jakiteko lantaldeak eta hitzaldiak egingo ditugu.

B) Gazteekin lan egiten duen eragile gisa, zure rola funtsezkoa da eraikuntzako eta sormeneko prozesu honetan. Horregatik, zuen ingurunean/erakundean jardunaldian parte hartu nahi duten gazteen talde bat identifikatzen lortzen laguntzeko eskatu nahi dizugu. Jardunaldia azaroaren 16an, larunbatean, egingo dugu, 09:00etatik 18:00etara bitartean Euskalduna Jauregian (Bilbo).

Fuente: Gazteaukera

Url: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/gpl-eu