hirikide

Gizarte-partaidetza, elkartegintza eta boluntariotzari buruzko gazte sentsibilizazio programa

Bizkaiko batxilergoko ikastetxeei eta erdi mailako heziketa zikloen zentroei zuzenduriko balioetan oinarrituriko hezkuntzarako programa da, 16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elkartegintza, boluntariotza eta parte-hartze sozialerako modu ezberdinak sutatzen dituena.

HIRIKIDE hiru saioko doako tailerra da, izaera praktikoa eta aktiboa duena eta zentro edo talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dena. Bizipenetan oinarrituriko laugarren saioa egiteko aukera dago.

Parte hartu duten ikastetxeak

  • Colegio María inmaculada
  • Trueba de Artxanda Ikastetxea
  • Sopuertako San Viator Ikastetxea
  • Bizkaia Ikastetxea
  • Berri-Otxoa Ikastetxea
  • Maria Inmaculada Ikastetxea
  • Somorrostro Irakas-gunea
  • Txorierriko Politeknika Ikastegia
  • San Jorge Ikastetxe ingelesa
  • Bilboko Maristak
  • Madre de Dios Ikastetxea
  • Urdaneta Ikastetxea
  • Santurtziko San Jose Ikastetxea
  • Fernando Ileapaindegia
  • Antonio Trueba BHI
  • Gernikako Institutua

  • Amerikar Ikastetxea
  • Indautxuko Jesuitak
  • San Nicolas ikastola
  • Oscus Dolores Sopeña Zentroa
  • Bermeo BHI
  • San Nikolas Ikastola HLPIB
  • Cruces BHI
  • Kantauri-Axular BHI
  • Nikolas Larburu BHI
  • Lauaxeta Ikastola
  • El Regato Ikastetxea

Elkartasun esperientziak

MARIA INMACULADA IKASTETXEA – BAKUVA ELKARTEA:

Maria Inmaculadako ikasleek hainbat tailer eta joko prestatu zituzten Bakuva elkarteko umeentzat.

Jardunaldi itzela irten zen, eta ikasleak zein umeak poz-pozik geratu ziren. Ahaztezina!

 

 

SAN NIKOLAS IKASTOLA – SORTARAZI:

San Nikolas Ikastolako ikasleak Sortarazi Elkarteak duen egoitzara hurbildu ziren, han egiten duten lana ezagutu eta zuzenean bizitzeko. Hala, elikagaien banku baten helburuak eta funtzionamendua ederto ulertu zuten!

 

SAN NIKOLAS IKASTOLA – KALE DOR KAYIKO:

San Nikolas Ikastolako ikasleek goiz interesgarria pasatu zuten Kale Dor Kayiko Elkarteko kideekin, Euskal Herriko kultura eta Ijito Kulturak aztertzen eta hurbiltzen.

 

boluntak sustatutako programa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren garapenaren eremuan.

            

Harremanetan jartzeko

bolunta

Ronda kalea z/g, 48005 Bilbo

Tel. 94 416 15 11

boluntariotza@bolunta.org