Boluntariotza

Boluntarioa da norbere ekimenez eta dohainik bere denbora eta esperientzia eskaintzen diona zeregin solidario, kolektibo eta antolatu bati.

Hasi baino lehen, onena informatzea da, eta lan boluntarioarekin bat egiteko beharko dugun guztia ezagutzea.

Horretarako, boluntak EGIN EZAZU BAT BOLUNTARIOTZAREKIN topaketak antolatzen ditu. Oinarrizko hiru gairi erantzuten dieten informazio espazio laburrak dira: non, nola eta zergatik parte hartu. Boluntario izan nahi duen edonork parte har dezake, eta oso erraza da, izan ere, proposatzen dizugun egunetako bat aukeratzea baino ez duzu. Deskargatu “boluntario izatea” gida (PDF)

boluntan orientazioa eskainiko dizugu…

…boluntariotza zer den jakin nahi baduzu;

…Bizkaiko erakunde solidarioak ezagutu nahi badituzu, eta horietakoren batean parte hartu nahi baduzu;

…boluntariotzarekin bat egiteko orientazioa, prestakuntza edo laguntza behar baduzu;

…boluntan zure esanetara gaituzu, zure lekua aurki dezazun.


captcha

Datu-babesera oinarrizko informazioa:
Arduraduna: Arduraduna Fundación EDE-EDE Fundazioa da; Xedea: eskaerak eta kontsultak, eta komunikazioak bidaltzea ere bai; Legitimazioa: Interesdunen onespena; Hartzaileak: Datuak hirugarrenei (hartzaileei) lagatuko zaie, beharrezkoa bada, euren eskaerei eta kontsultei erantzuteko; baita ere, legeak agintzen dituen kasuetan; Eskubideak: Eskubidea iza, informatzen den eran, datual eskura izateko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkakotasuna azaltzeko, mugatzeko, lekualdatzeko eta baliogabetzeko; Informazio gehigarria: Datu-babeserako informazio zehatza kontsulta desakezu hurrengo loturan