Aurkezpena

2001. urtea “Boluntariotzaren Nazioarteko Urte” hautatu zuten Erakunde Batuek.Ospakizun hori aprobetxatuz, Bizkaiko Foru AldundiakBBK Fundazioak eta EDE Fundazioak, ahaleginak batzea erabaki zuten Bizkaiko erakunde solidarioen eta euren boluntarioen sustapen-beharrak betetzeko. Erabaki haren ondorioz, bolunta, boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia, eratu zen: beste urrats bat, hiru erakundeon gizarte-ekintzaren ibilbide luzean, eta elkartze-partaidetzarekiko konpromisoari eusteko modua.

2002ko urtarrilean abiarazi zen ofizialki bolunta, hain zuzen, Bizkaiko gizarte-mugimendua garatzen eta hobetzen laguntzeko asmoz.

Bizkaia solidaritatea

eta parte-hartze

soziala sustatzea

Zerbitzu integrala, doakoa eta kalitatezkoa ematen die irabazi-asmorik gabeko erakundeei, boluntarioei eta boluntariotzan lan egiten hasi nahi duen orori. Horretarako, instalazioak eta gizartegintzan esperientzia handia duen talde profesionala jartzen ditu euren eskura.

  • Gizarte-erakundeei eta boluntarioei laguntzea euren ekintza solidarioa gauzatzen.
  • Gizarte-mugimenduaren lana ezagutaraztea.
  • Partaidetza-balioak eraldaketako eragile gisa sustatzea.
  • Gizarte-erakundeen eta sareko lanaren arteko harremana bultzatzea.
  • Boluntariotzan diharduten erakundeen eta gizarte-ekileen arteko lankidetza sustatzea.
  • Elkartegintzako eta boluntariotzako behar berriak aurkitu eta betetzea.

Bizkaiko boluntariotzarako eta parte-hartze sozialerako agentzia gara, mugimendu asoziatiboa sustatzera eta mundu justuago, jasangarriago eta solidarioago baten eraikuntzan parte hartu nahi duten pertsonen parte-hartzea bultzatzera bideratutako erreferentziazko proiektu ireki eta dinamikoa.

Kudeaketa eta dinamizazio asoziatiboan adituak diren profesional-talde bat dugu, eta zerbitzu osoa, doakoa eta kalitatezkoa eskaintzen dugu gizarte-erakundeen lana babesteko eta garapen antolatzailea indartzeko.

Sektoreak dituen beharrei erantzuteak, erakundeekiko eta gainerako gizarte-eragileekiko hurbiltasunak eta boluntariotzatik gizarte-eraldaketarekiko kezka partekatzen duten pertsonak harremanetan jartzeko bokazioak adore ematen digute lankidetza- eta ikaskuntza-sareak bultzatzeko, erronka sozial berriei aurre egiteko sinergia eta estrategia partekatuak sortuz